Sarrera

Gazteen heriotza eragile nagusia trafiko-istripuak dira.2014an, 35 urtetik beherako 11 gazte hil ziren EAEn; beraz, ezinbestekoa da arazo larri horri berehala ekitea.

RACC jabetzen da arazoaren garrantziaz, beraz, modu aktiboan inplikatzen da gazteei mugikortasun arduratsuagoaren inguruko informazioa eta prestakuntza emateko prozesuan. Gidari gazteen jokabidea aldatzeko modua aurkitzen badugu eta gizarteak modu arduratsuan gidatzea baloratzea erdiesten badugu, jokabide burutsuak gazteen artean duen balioa areagotzea lortuko dugu.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ekimen hauen balorazio positiboa egin du, biztanleriaren talde guztietan dagoen aldaketa kulturalaren beharrari erantzuten dietelako. Gazteei dagokienez, urte dezente dira Eusko Jaurlaritza prebentziozko materiala sortzen hasi zela, bigarren hezkuntzarako batez ere. Istripuak saihesteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak lan-esparru bat proposatu du.

Horrexegatik guztiagatik egin da “Gazteak eta Gidatzea” web orria. Hezitzaileei eta irakasleei zuzendutako aplikazio hori gazteei trafiko-istripuek dituzten faktore kolektibo, sozial eta globalak ezagutarazteko eta horiek ekiditeko lanabesak emateko xedea duen laguntza-material gisa sortu da. Web orrian Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa aurki daiteke, eta horren helburua bideoa ikusi ondoren gelako edo taldeko lana orientatzea da.

Alderdi asko landu daitezke Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDarekin. Lau talde nagusi hauetan sailkatu ditugu:

  • Topikoetan jausi gabe eta errealitatearen azterketa sakona eginez gaiari heltzeko behar dugun informazioa ematen diguten datuak.
  • Gazteen artean ohikoenak diren jokabide arriskutsuak: nola identifikatu eta nola saihestu.
  • Trafiko-istripuen ondorio ekonomikoak, sozialak eta pertsonalak.
  • Epidemia isil hori eteteko konponbideak.

Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal