Deskribapena

Web orriaren helburua Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna bideoarekin batera lan-tresna izatea da. DVDa ikusita bakarrik trafiko-istripuen eta gazteen inguruko hainbat alderdi landu daitezke. Aplikazio honen bidez gai ezberdinak nabarmendu nahi izan ditugu, besteak beste gazteen jokabide arriskutsuak, jokabide horiek norbanakoarengan zein taldearengan izan ditzaketen ondorioak eta, bereziki, jokabide horiek hobetzeko edo/eta aldatzeko egin dezakeguna.

Helburuak

  • Estatistiken bidez, gazteei trafiko-istripuen berri ematea.
  • Gazteei eragiten dieten trafiko-istripuen kopurua gutxitzea.
  • Gazteen artean jarrera arduratsua sustatzea trafiko-istripuen prebentzioari dagokionez.
  • Gidatzean gazteek dituzten jokabide arriskutsuak atzematen laguntzea.
  • Arrisku-egoerak edo gidatzean sor daitezkeen arriskuak atzemateko tresnak ematea gidari gazteei.
  • Gidatzean jokabide arriskutsuak izateak ekar ditzakeen ondorioei buruzko kontzientziazio-maila areagotzea gazteen artean.
  • Nork bere erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea gazteen artean.

Edukiak

  • Gazteen trafiko-istripuen zergatiak eta ondorioak.
  • Gidari emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak.
  • Eremu geografikoen arteko desberdintasunak istripuei dagokienez.
  • Gazteek jasaten dituzten istripu-motak.
  • Gidarien jokabide arriskutsuak: alkohol-kontsumoa eta adrenalina.
  • Trafiko-istripuek eragiten dituzten galera ekonomikoak eta pertsonalak.
  • Gidarien jarrera-aldaketak.
  • Ibilgailu bat gidatzen ari garela arrisku-egoerak nola murriztu.
  • Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikustea.
  • Banaka eta talde txikietan egiteko lana.
  • Informazioa erabiltzea, interpretatzea eta adieraztea.
  • Banakako eta taldekako hausnarketa.
  • Irudiak ikustea eta estatistikak aztertzea.
  • Norberaren eta gainerakoen bizitzekiko errespetua.
  • Segurtasuna mantentzen laguntzen duten ohiturak baloratzea.
  • Gidarien osasun indibidual eta kolektiboari kalte egiten dioten arrisku-faktoreak baztertzea.
  • Ibilgailu bat gidatzean egiten diren ekintzen erantzukizuna.

Metodologia

Jarduerakk egiteko, metodologia aktiboak eta ikaskuntza esanguratsuak sustatzen dituzten metodologiak proposatzen ditugu. Gelako ikasle guztiek parte-hartzea da helburua, erabakiak hartzea eskatzen duten hainbat gairen inguruko eztabaida pizteko eta, ondorioz, hartutako erabakien alderdi positiboak eta negatiboak baloratzeko.

Talde-dinamikak sustatzen dituzten estrategia didaktikoen bidez egiten da lan.

    Kontuan hartu beharreko hiru alderdi metodologiko nagusi dituzte jarduerak pedagogiko guztiek:
  • Parte-hartzea.
  • Bakarka edo taldean erabakiak hartzea.
  • Hartutako erabakien aldeko eta aurkako alderdiak baloratzea.

Lau jarduerak proposatzen ditugu, eta hurrenkera horretan egin daitezke, edo bakoitza bere aldetik. Bakoitzak bere zentzua du, eta besteekin lotu gabe egin daiteke. Hala eta guztiz ere, lau ariketek argumentu bati jarraitzen diotenez, lagungarri zian dakiguke hori gaia sakonago jorratzeko.

1 JARDUERA: ISTRIPUEI BURUZKO ZENBAIT DATU
Topikoetan jausi gabe eta errealitatearen azterketa sakona eginez gaiari heltzeko behar dugun informazioa ematen diguten datuak.

2 JARDUERA: BELDURRA ETA ADRENALINA, BIAK BATERA
Gazteen artean ohikoenak diren jokabide arriskutsuak:nola atzeman eta nola saihestu.

3 JARDUERA: ZURI GERTA DAKIZUKE!
Trafiko-istripuen ondorio ekonomikoak, sozialak eta pertsonalak.

4 JARDUERA: PACTO SOCIAL PARA LA SEGURIDAD VIAL
Epidemia isil hau eteteko konponbideak.

Jarduerak bakoitzak jarduera garatuko duten hezitzaile edo irakasleentzako gida bat du. Gida horretan informazio ezberdina aurkitu daiteke, esaterako, jarduerakrekin lortu nahi diren helburuak, lantzen diren eduki nagusiak, metodologia-proposamena, jarduerakri buruzko lan-fitxa bat (inprimatu nahi izanez gero), eta informazio osagarria.

Lau ariketotako edozein egin aurretik, ikasleek Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikusi behar dute.

Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal