Ongi etorri

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzak RACC-en laguntzarekin sortu duen “Gazteak eta gidatzea” ekimenera.

 

Aspaldiko urteetan Eusko Jaurlaritzak ekintza ezberdinak gauzatu ditu helburu bakarrarekin: guztion artean trafiko-istripuetako biktimen kopurua zerora murriztea. Horren adibide dira gidari gazteen jarrera aldatzea helburu duten bigarren hezkuntzarako bereziki egindako prebentzio-material ezberdinak.

 

Testuinguru horretan Eusko Jaurlaritzak “Gazteak eta gidatzea” aurkezten du, gazteei mugikortasun arduratsuagorako informazioa eta prestakuntza ematea helburu duen proposamen didaktikoa alegia.

“Gazteak eta gidatzea” ekimenaren xedea da gazteen artean kultura aldaketa eragitea eta horrela istripuak murriztea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekarpenak aprobetxatuz, DBHko ikasleekin trafiko-istripuen inguruko faktore ezberdinak (banakakoak, taldekoak, gizartekoak eta orokorrak) lantzeko eta halakoak ekiditeko lanabesak emateko aukera ematen duten on line jarduerak sortu dira.

“Gazteak eta gidatzea” ekimenaren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrerapausoa eman nahi du gazteek mugikortasunaren inguruan jasotzen duten hezkuntzan.

Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal