Bide-segurtasunerako itun soziala

Deskribapena

Debate bidez, trafiko-istripuak murrizteko eta ekiditeko orduan gizarteko sektore ezberdinek izan ditzaketen inplikazioak landuko dituzte ikasleek.

Helburuak

  • Gazteen trafiko-istripuen arazoaren ikuspegi orokorra ematea.
  • Gizartearen alderdi bakoitzak gazteen trafiko-istripuen arazoa gutxitzeko duen ardura aztertzea.
  • Trafiko-istripuak gutxitzeko neurriak proposatzea.
  • Mugitzea norbanakoari eta taldeei eragiten dien eskubidea eta erantzukizuna dela konturatzea.

Edukiak

  • Gazteen trafiko-istripuen kopuru handia gutxitzeko neurriak zehaztea.
  • Istripuak gutxitzeko ardura duten gizarte-eragileen lanean sakontzea: gazteak, familiak, autoeskolak, publizistak eta politikariak.
  • Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikustea.
  • Trafiko-istripuei buruzko prentsa-iragarki bat aztertzea.
  • Lantaldeetako partaideen ideiak biltzea.
  • Norberaren iritziak agertzea eta argudiatuz defendatzea.
  • Trafiko-istripuen aurrean gizalegezko eta errespetuzko jarrera izatea.
  • Bide-heziketari dagokionez, erantzukizunak hartzen saiatzea.

Metodologia

  • Ikasleek Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDaren pasarteak ikusiko dituzte.
  • Jarraian, istripuz hildako 18-19 urteko gazteen inguruko berri baten iragarkia irakurri beharko dute. Iragarkia testu formatuan dago irakasleak inprimatu eta ikasleen artean banatu ahal izateko, testua banaka irakur dezaten.
  • Ondoren, 5 taldetan banatzeko proposamena egingo zaie ikasleei, eta talde bakoitzak rol ezberdina hartuko du: gazteak, publizistak, politikariak, familiak eta autoeskolak.
  • Talde bakoitzaren lanerako jarraibideak zeintzuk diren jakiteko pantailan agertzen den “Argibideak” agiria kontsultatu behar da. Jokoaren helburua zera da, talde bakoitzak, bere rola kontuan hartuta, bost neurri proposatzea gazteen istripu-tasa murrizteko.
  • Talde guztiek beren proposamenak prest dituztenean, bateratu egingo dira eta istripu-tasa murrizteko 5 neurri onenak bozkatuko dira.
  • Azkenik, pantailan dauden hutsuneetan (horma) sartu behar dira neurriok. Sartuta daudenean, bidali botoia sakatuko dugu eta ohar bat agertuko zaigu. Testu horrek jakinaraziko digu idatzitako neurriak baliozkotu ondoren argitaratuko direla. “Argitaratu” botoia sakatuko dugu neurriak argitaratu nahi izanez gero, edo “Ezeztatu” botoia datuak aldatu nahi izanez gero.

Informazio
osagarria

Trafiko-istripuak dira EAEko 39 urtetik beherako biztanleen heriotza-eragile nagusia.Istripu batean larri zaurituriko 100 pertsonetatik 12, 15 eta 24 urte bitarteko gazteak dira. Berez dagokiona baino bi aldiz handiagoa da kopuru hori, izan ere, biztanleen %9 soilik baitira adin-tarte horretakoak.

ITUNA
Gazteen ezbeharren arazoari konponbide egokia bilatzeko garrantzitsuak diren eragile guztiek hartu behar dute parte Itun honetan. Gazteek, familiek, komunikabideek, ikasketa- eta hezkuntza-munduko jendeak eta gizarte-gaiez eta gai publikoez arduratzen diren erakundeek eginkizun garrantzitsua dute, arazoa argitzen eta konponbidea bilatzen laguntzeko ekintzak martxan jarri baititzakete.

Eztabaidako hausnarketetan alderdi hauek azter ditzakete:
· Alkoholak sortzen duen arriskuari nola erantzun.
· Txandakako gidaria.
· Puntukako gida-baimena.
· Abiadurak sortzen duen arriskuari nola erantzun.
· Radarrak.
· Abiadura-muga (ibilgailuak eta bideak).
· Gaueko aisialdian istripuak prebenitzeko alternatibak.
· Derrigorrezko bide-heziketa ikastetxeetan.
· Sentsibilizazio-kanpainak.
· Autoeskoletako gai-zerrenda.
· Bide-azpiegiturak.
· Publizitate-kanpainak.

Fédération Internationale de l’Automobile federazioak –FIA izenez ezaguna– arautzen ditu auto-elkarteetako eskumen nagusiak. Egoitza nagusia Frantzian du, eta mundu osoko 140 herrialdetako kide diren 235 erakundek osatzen dute.

FIA Fundazioak bide-segurtasuna sustatzeko, ingurumena babesteko eta kudeatzen ditu, eta programa horiei laguntza ematen die.

Talde bakoitzaren lanerako jarraibideak zeintzuk diren jakiteko pantailan agertzen den “Argibideak” agiria kontsultatu behar da.

Jokoaren helburua zera da, talde bakoitzak, bere rola kontuan hartuta, bost neurri proposatzea

gazteen istripu-tasa murrizteko.

Idatzi hemen 5 neurri onenak:









Bidali

Kontuz!

Zure proposamenak, baliozkotze ondoren argitaratuko dira.


Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal