Zuri gerta dakizuke!

Deskribapena

Jarduera honen helburua trafiko-istripuek eragiten dituzten ondorioak, galera ekonomikoak eta hildakoak ezagutzera ematea da. Horiek norbanakoari ez ezik gizarte osoari ere eragiten diotela azpimarratzen du bereziki.

Helburuak

  • Trafiko-istripuen giza galerak eta galera materialak ezagutzea.
  • Trafiko-istripuek norberari eta ingurukoei eragiten dizkieten ondorioei buruz hausnarketa egitea.
  • Gazteen gidatzeko jarreran aldaketak bultzatzea.

Edukiak

  • Gazteen trafiko-istripuen ondorioei erreparatzea.
  • Trafiko-istripuen galera ekonomikoak eta giza galerak identifikatzea.
  • Trafiko-istripuek duten eragin ekonomikoa kalkulatzea.
  • Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikustea.
  • Taldeko lanean parte hartzea.
  • Gidatzean beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko garrantziaren gainean sentsibilizatzea.
  • Istripuek sortzen dituzten kostuen gaineko kontzientziazioa.

Metodologia

  • Ikasleek Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDaren pasarteak ikusiko dituzte.
  • Amaitzerakoan irakasleak galdera bat egingo dio taldeari: Zein motatako kostuak daude istripuen atzean? Ideia-zaparrada egin ostean jarduerakren pantaila atzituko dute.
  • Bertan elkarren segidako 3 jarduerak egin beharko dituzte. Hiruak egin ahal izateko behar bezala ebatzi behar da aurreko jarduerak.
  • Lehenengo jarduerakn ikasleek dagokion kontzeptuarekin lotu behar dute irudi bakoitza:
    Poliziaren eta larrialdi-zerbitzuen kostuak
    Medikuen eta ospitale-zerbitzuen kostuak
    Ondorioen kostuak
    Giza kapitalaren kostuak eta
    Kostu materialak
  • Kontzeptuak eta irudiak behar bezala elkartuz gero, hurrengo pantailara igaroko da ikaslea, bestela, saiatzen jarraitu beharko du emaitza zuzena lortu arte.
  • Bigarren jarduerakn, alde batetik, urtebeteko epean istripuek eragindako polizia eta ospitale-zerbitzuen kostuak adierazten dituen lauki bat egongo da, zenbait hutsunerekin. Bestetik, pantailaren goiko aldean zifra ezberdinak dituzten laukiak ikusiko ditugu.
  • Ikasleek goiko aldean dauden zifrekin bete beharko dituzte kostuen laukiko hutsuneak.
  • Hurrengo pantailara igaro ahal izateko ezinbestekoa da zifra guztiak ongi jartzea.
  • Hirugarren jarduerakn, urtebetean beren hirian edo probintzian istripuetan hildako pertsonen kopurua kontsultatzeko eskatuko diegu ikasleei. (Kontsulta hori egiteko honako web orria erabil dezakete: www.euskadi.net/trafikoa).
  • Datuak bildu ondoren, pantailako taula bete beharko dute. Sartutako datuak kontuan hartuta, automatikoki kalkulatuko dira ikaslearen hiriko edo probintziako mediku- eta ospitale-gastuak.
  • Jarduera amaitzerakoan testu bat agertuko da ondorio/gogoeta gisa.
  • Amaitzeko, posible da, baita ere, ikasleei inguruan trafiko-istripurik izan duten azaltzeko eskatzea, eta irakasleak esperientzia horrek inguruko pertsonei eragindako kalte moralaren gaineko hausnarketa egiteko gonbita luzatzea.
    Istripua gertatu aurretik zutena bezalako bizitza al dute?
    Nolakoa zen eta nolakoa da istripua jasan zuenaren eta haren senitartekoen lan-egoera?
    Nolako jarrera du gidatzeari dagokionez? Aldatu al da? Zergatik?

Informazio
osagarria

Espainian, trafiko-istripuen eragin ekonomikoa PECAT programa informatikoaren bidez kalkulatzen da. Trafiko-istripu baten kostu guztia lau kategoria nagusiren arabera zehazten da.
1º emergentzia-zerbitzuen kostuak (polizia, anbulantzia, suhiltzaileak eta errepideko laguntza).
2º osasun-kostuak (minusbaliatuen ondorioen kostuak nabarmendu behar dira).
3º produkzio-ahalmenaren galerarekin loturiko kostuak (dela heriotzagatik edo lesioagatik).
4º kostu materialak (kaltetutako ondasunarekin loturikoak).

Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna
Gazteen eta bide-segurtasunaren arazoa ikertzeko aditu-batzordearena.

EAEko ezbeharren kostuak 165.102.772 eurokoak izan ziren 2014 urtean.

POLIZIA- ETA EMERGENTZIA-ZERBITZUEN KOSTUAK
Istripua gertatzen den tokian eta emergentziak koordinatzeko eta kontrolatzeko zerbitzu zentraletan sortzen dira kostuak.

MEDIKU- ETA OSPITALE-ZERBITZUEN KOSTUAK
Zaurituen lesioen larritasunaren eta aniztasunaren araberakoak eta kasu bakoitzean aplikatzen diren tratamendu medikuen araberakoak dira trafiko-istripu batekin loturiko mediku-gastuak.

ONDORIOEN KOSTUAK
Bizitzeko burujabetasun-eza sortu dioten edo bizi-kalitatea mugatu dioten ondorioak dituen zauritua birgizarteratzeko kostuak ageri dira atal honetan.

GIZA KAPITALAREN KOSTUAK
Trafiko-istripuetan sorturiko lesioei egozten zaizkien giza kapitalaren galeren balioa ageri da hemen. Galdutako giza kapitalaren balioa modu askotakoa izan daiteke, gizarteko eremu batzuetan eta besteetan sortzen diren galeren araberakoak. Hasteko, pertsona baten heriotzak eta ezintasunak berehalako ondorioak ditu bere mende dauden pertsonengan, bere lan-ingurunean eta Estatuan (ez ditu kotizazio sozialak jasoko, edo biktimari edo haren ahaideei pentsioa ordaindu beharko die, kotizaziopekoak edo ez).

MATERIAL-KOSTUAK
Aseguru-etxeek eta Aseguruen Zuzendaritza Orokorrak ematen duten informazioan oinarrituz egiten da trafiko-istripuek sortzen dituzten kalte materialen kalkulua (gehienbat ibilgailuekin loturikoa, baina, batzuetan, beste ondasun publiko edo pribatuekin loturikoa ere bai).

Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna
Gazteen eta bide-segurtasunaren arazoa ikertzeko aditu-batzordearena.

Sagua arrastatu eta erlazionatu irudi bakoitzari dagokion kontzeptua

Poliziaren eta larrialdi-zerbitzuen kostuak
Medikuen eta ospitale-zerbitzuen kostuak
Ondorioen kostuak
Giza kapitalaren kostuak
Kostu materialak

Etiketa hauetako bakoitzari toki jakin bat dagokio taulan. Aurki ezazu eta etiketak taulan behar bezala jar itzazu.

838.513
290.002
1.524
1.377.440
243.487
62.351
816.070
Polizia- eta larrialdi-zerbitzuen kostu-kalkulua, 2014
Eurotan, Espainiako errepide eta hiriguneetan izandako istripu guztiak barne hartuta
Balio korrontetan
Konponezin istripu
Istripu larriak
Istripu arinak
GUZTIRA
Oinarrizko zerbitzua
0
0
838.513
 
Argiketa-zerbitzua
52.350
 
1.213.385
1.555.737
Polizia-kostua, guztira
52.350
290.002
2.051.898
2.394.250
Oinarrizko zerbitzua
 
25.329
588.773
615.626
Zerbitzu konplexua
26.838
99.115
230.390
356.343
Suhiltzaile-kostua, guztira
28.362
124.444
819.163
971.969
Oinarrizko laguntza
0
0
1.377.440
 
Tarteko laguntza
4.402
52.375
 
300.264
Hil edo biziko laguntza
36.338
210.745
0
247.083
Airetiko laguntza
3.494
 
0
65.845
Anbulantzia-kostua, guztira
44.234
325.471
1.620.927
1.990.632
Errepideko laguntza
18.488
76.153
1.062.096
1.156.737
GUZTIRA
143.434
 
5.554.084
6.513.588

Etiketa hauetako bakoitzari toki jakin bat dagokio taulan. Aurki ezazu eta etiketak taulan behar bezala jar itzazu.

3.843.784
995
32.873
259
6.259.678
Mediku- eta ospitale-zerbitzuen kostu-kalkulua, 2014
Eurotan, Espainiako errepide eta hiriguneetan izandako istripu guztiak barne hartuta
Balio korrontetan
 
Oso larriak
Larriak
Ez oso larriak
Arinak
GUZTIRA
Ospitaleratze-kostuak
 
254.824
1.418.401
1.802.485
368.074
 
Izan duten zaurituak
pertsona
41
338
741
203
1.323
Ospitaleratze-egunen batezbestekoa
egunak
24
16
9
7
11
Ospitaleratze-egunen guztizkoa
egunak
 
5.541
7.041
1.438
15.015
Tratamendu-kostuak
 
190.100
985.523
897.135
 
2.105.631
Tratamendu-kopuruaren batezbestekoa
 
6
4
2
1
3
Tratamenduen guztizkoa
 
 
1.335
1.571
197
3.362
Batez besteko kostua, zaurituko
 
266
1.371
1.613
202
3.452
Anbulatorio-kostuak
 
 
 
 
310.263
310.263
Anbulatorioko zaintza
pertsona
 
 
 
4.515
4.515
GUZTIRA
 
444.924
2.403.924
2.699.620
711.210
 

Azken urtean zure probintzian gertatutako trafiko-istripuen kopuruari buruzko informazioa bila ezazu Euskadiko Trafiko Zuzendaritzaren web orrian. (Datuok joan den urteko trafiko-istripuen estatistika-urtekarian aurkituko dituzu. Estadísticas anuales).

Agiria aurkitzen duzunean, jarrai itzazu honako urratsak:
Bilatu eta idatziz jaso zauritu larrien eta arinen kopurua.
Idatzi zenbakiok taulako hutsuneetan.
Automatikoki, zure probintziako trafiko-istripuek eragin dituzten gutxi gorabeherako mediku- eta ospitale-kostuak kalkulatuko dira.

Bete ezazu taula aurkitu dituzun datuekin.

Mediku- eta ospitale-kostuen zenbatespena
Eurotan, Espainian errepideetan eta hiri-eremuan gertatutako istripu guztien kopuruarekin alderatuta..
Eguneko balioetan
 
Larriak
Arinak
GUZTIRA
Ospitalizazio-kostuak
 
4027
1741
5768
Istripua izan dutenen kopurua
Pertsona kop
 
 
0
GUZTIRA
 
0
0
0

 

Kontuz! Taula honetan lortutako guztirako emaitzak gutxi gorabeherakoak dira, beraz, inolaz ere ezingo dira benetako kostutzat hartu, eta ezingo dira erreferente gisa erabili azterlanetan edo agirietan

Amaitu

 

Ongi!

Zorionak, kontzeptu bakoitza dagokion irudiarekin lotu duzu. Hurrengo jarduerak egin dezakezu. Zorionak, ongi bete duzu taula guztia. Orain badakizu istripuek eta horietan sortzen diren zaurituek zer-nolako kostuak eragiten dituzten. Zoaz hurrengo jarduerakra lanean jarraitzeko. Zorionak, ongi bete duzu taula guztia. Orain badakizu istripuek eta horietan sortzen diren zaurituek zer-nolako kostuak eragiten dituzten. Zoaz hurrengo jarduerakra lanean jarraitzeko.


Trafiko-istripuen guztirako kostuak lau kategoria handiren arabera zehazten dira:

1º Larrialdietako zerbitzuen kostuak (polizia, anbulantzia, suhiltzaileak eta errepideko laguntza zerbitzua).
2º Osasun-kostuak (bereziki ezintasunik larrienak jasaten dituztenen osasun-ondorioei loturiko kostuak).
3º Produkzio-gaitasuna galtzeari egotzitako kostuak (dela heriotzagatik zein lesioengatik).
4º Kostu materialak (kaltetutako ondasunetan eragindakoak).

2014. urtean Euskadin istripuek eragindako kostua 165.102.772 eurokoa izan zen.


Jarraitu jarduerarekin

Ez da zuzena!


Ez dituzu irudi guztiak behar bezala kokatu; jarraitu saiatzen hurrengo jarduerakra igaro ahal izateko. Ez dituzu etiketa guztiak behar bezala kokatu; jarraitu saiatzen hurrengo jarduerakra igaro ahal izateko. Ez dituzu etiketa guztiak behar bezala kokatu; jarraitu saiatzen hurrengo jarduerakra igaro ahal izateko. Jarraitu jarduerarekin

Ayuda


Istripu larrietan emandako argiketa-zerbitzuen kostua 250.000€tik gorakoa eta 350.000€tik beherakoa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan, Suhiltzaile osoaren kostua hildakoak izan ziren istripuetan emandako oinarrizko zerbitzuengatik zenbatekorik txikiena izan zen eurotan. Anbulantzia guztien kostua, Euskal Autonomia Erkidegoan izandako istripu arinetan emandako tarteko zerbitzuengatik, 300.000€tik beherakoa izan zen. Istripu larrien ondorioz, larrialdi-zerbitzuen eta polizien kostua, guztira, 800.000€ ingurukoa izan zen. Ospitaleratze kostuak, guztira, 3 eta 4 milioi euro artekoak izan ziren 2014. urtean EAEn. Trafiko istripuetan larri zauritutakoak 1.100 egun baino gutxiago egon ziren ospitaleratuta. Arin zauritutakoen tratamendu kostuak 30.000 eurotik gorakoak izan ziren EAEn. Kantitate txikiagoko zifra larri zauritutakoen tratamendu guztiei dagokie. Jarraitu jarduerarekin

Ondorioa



Trafiko-istripuen guztirako kostuak lau kategoria handiren arabera zehazten dira:

1º Larrialdietako zerbitzuen kostuak (polizia, anbulantzia, suhiltzaileak eta errepideko laguntza zerbitzua).
2º Osasun-kostuak (bereziki ezintasunik larrienak jasaten dituztenen osasun-ondorioei loturiko kostuak).
3º Produkzio-gaitasuna galtzeari egotzitako kostuak (dela heriotzagatik zein lesioengatik).
4º Kostu materialak (kaltetutako ondasunetan eragindakoak).

2014. urtean Euskadin istripuek eragindako kostua 165.102.772 eurokoa izan zen.
Amaitu
Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal