Istripuei buruzko zenbait datu

Deskribapena

Jarduera honetan gazteen artean ematen diren trafiko-istripuen kopurua eta motak lantzen dira datuen eta horien analisiaren bitartez. Era berean, faktore ezberdinen arabera (gertatzen diren eguna eta ordua, gazteak/helduak, mutilak/neskak, Euskadi/Espainia/Europako beste herrialde batzuk) istripuek izaten dituzten ezberdintasunei buruzko gogoeta egiteko bidea ematen du.

Helburuak

  • Gidari gazteenei gertatzen zaizkien istripuei buruzko datuak ezagutzea.
  • Herritar gazteenen istripuei buruzko estatistikak aztertzea.
  • Gazteei gertatzen zaizkien istripuei buruzko hausnarketa egitea.

Edukiak

  • Gazteek jasaten dituzten istripu-motak aztertzea.
  • Gidari gazteen istripuen arrazoi ohikoenetan sakontzea.
  • EAEko, Espainiako eta Europako Batasuneko istripuen datuak alderatzea.
  • Trafiko-istripuei dagokienez, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak identifikatzea.
  • Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikustea.
  • Talde txikietan egin beharreko lanean parte hartzea.
  • Erabakiak hartzeko hartu beharreko erantzukizunak onartzea.
  • Estatistika-azterketarekin loturiko informazioa bilatzea.
  • Gazteen istripuen azterketari dagokionez, jarrera kritikoa, arduratsua eta lankidetzazkoa izatea.
  • Gidari gisa eskubide eta betebehar batzuk ditugula onartzea eta aintzat hartzea.

Metodologia

  • Taldeak Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDaren pasarteak ikusiko ditu.
  • Irakasleak “informazio osagarria” atala ireki eta bertan trafiko-istripuei eta gazteei buruz dagoen informazioa irakurriko die ikasleei (edo eurei eskatuko die irakurtzeko). Beste aukera bat informazioa inprimatu eta ikasleen artean banatzea da bakoitzak bere kasa irakur dezan; amaitzean irakurritakoaren gaineko bateratze-lana egingo da.
  • Jarraian “jarduerak atalera” joko da. Bertan jarduerak egiteko 3 elementu garrantzitsu daude:
    1. Galdera. Trafiko-istripuen inguruko galdera bat dago.
    2. Grafikoa. Galderaren azpian hari erantzuten lagun dezaketen datuak edo arrastoak aurkituko dira.
    3. Erantzunak. Grafikoaren eskuineko aldean 3 erantzun egongo dira, eta horietako bakarra da zuzena.
  • Interesgarria da galdetegia egiten den bitartean partaideei iritziak elkartrukatzeko bide ematea.
  • Galdera guztiei erantzuterakoan testu bat agertuko da konklusio gisa.
  • Azkenik, azken galdera oinarri hartuta (Zein hobekuntza-ideia proposatuko zenuke gazteen istripu-tasa handia murrizteko?) ideien bilketa egin daiteke, ekintza pertsonaletarako proposamenen eta gizarte-ekintzetarako proposamenen arteko bereizketa eginda.

Informazio
osagarria

Istripuei buruz egindako azken ikerketetako estatistika-datuek diotenez, trafiko-istripuak dira gazteen heriotza-eragile nagusiak.Istripuengatik hiltzen den gazte-kopurua hiesak, drogek edo suizidioek hiltzen dutena baino handiagoa da.

Gazteen trafiko-istripuetan eragiten duten faktoreak asko dira: adina, sexua, gazte bakoitzaren ingurunea, jaso dituzten ereduak, jarrera, arriskuaz duten ikuspegia, gidatze-esperientzia…

Gazteen trafiko-istripuen kopurua bi aldiz handiagoa da Espainian Europako Batasuneko zenbait herrialdetan —Suedian edo Herbehereetan, adibidez— baino.

Gazteen istripuak gertatzeko modua antzekoa da herrialde guztietan: astebukaeretan gertatu ohi dira, batez ere goizaldean, gazteak aisialdiko jardueraren bat egitetik datozela. Normalean, gaueko hamabiak eta goizeko seiak artean gertatzen dira, nekeak, alkoholak eta drogek eragin handia dutenean, beraz.

Azpimarratu behar da, baita ere, horrelako trafiko-istripuetan sortzen diren lesioek edo heriotzek ez dietela pertsona bakar bati eragiten; familiakoei eta inguruko jendeari ere eragiten diete”.

Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna
Gazteen eta bide-segurtasunaren arazoa ikertzeko aditu-batzordearena.

Gidari gazteen arazoa larriagoa da gizonezkoen artean. Gizonen heriotza-tasa beti da emakumeena baino handiagoa (hiru aldiz handiagoa edo gehiago). Gizonek emakumeek baino maiztasun handiagoarekin gidatzen dutela kontuan hartuta ere, alde ikaragarri hori mantendu egiten da.

Euskadin, 2014an, 15 eta 34 urte bitarteko gizon hil ziren trafiko istripuetan. Ez zen hil adin berako emakume bat bera erez ez. Gizonezko gazteek %38a suposatzen dute trafiko istripuetan hildako guztien artean. Emakumeek, % 0a.

Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna
Gazteen eta bide-segurtasunaren arazoa ikertzeko aditu-batzordearena.
EAEko istripu-estatistiken urtekaria 2014.

15 eta 29 urte bitarteko gazteen heriotza-tasa, nolakoa da?

Bidali

Gidaririk gazteenen artean, zein taldek du trafiko-istripua izateko arrisku handiagoa?

Bidali

Zein da adin talde haundiena istripuz hildakoekin?

Bidali

Zergatik gazteek trafiko istripu gutxiago daukate beste adin-zerrenda batzuekin konparatuz?

Bidali

Uste duzue gidariaren jarrera garrantzizko eragilea dela trafiko istripuen tasak gorakada egiteko?

Bidali

Estatistiken arabera, mutilek neskek baino istripu gehiago izaten dituzte. Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?

Bidali

Asteko zein egunetan egoten da trafiko-istripuen ondoriozko hildako gehien?

Bidali

Zure ustez zein da horren zergatia?

Bidali

Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin alderatuta, Espainia zein postutan dago gazteen trafiko-istripuei dagokienean?

Bidali

Zein hobekuntza-ideia proposatuko zenuke Espainian gazteen istripu-tasa murrizten jarraitzeko?

Bidali
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9

Ongi!


Descripcio Jarraitu jarduerarekin

Ez da zuzena!


Descripcio Jarraitu jarduerarekin

Ondorioa


2014an, gidari gazteen, %47ak baino gehiago positiboa eman zuen alkoholemia frogetan.

Hamaika gizon gazte gehiago hiltzen da emakume gazteak baino.

Gazte batek % 0,9 bat gehiago aukera ditu Espainian hiltzeko Holandan baino.

Astero gazte bat hiltzen da edo zauritu larri bihurtu trafiko istripu batengatik

Amaitu
Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal