Baliabideak eta materialak

BIDE-ERABILTZAILEEN ARRETA-GALTZEAK, MUGIKORRA ERABILTZEAGATIK OHITURAK ETA ARRISKUAREN PERTZEPZIOA RACC FUNDAZIOA.

Arreta-galtzeak dira istripuen kausarik nagusienak, zeintzuk murriztu egin behar baitira bide-segurtasuna lortze aldera.

  • Testu-mezu bat idaztea, telefono-zenbaki bat markatzea eta dei bati erantzutea dira gidatzeko ahalmena gehien kaltetzen duten arreta-galtzeak, eta areagotu egiten dute pertsonen estres-maila (ez dago sexuen arteko desberdintasun nabarmenik).
  • Ohitura horrek, zuzenean istripuak eragiteaz gain, mugatu egiten du bide-erabiltzaileen –gidari zein oinezkoen– erreakzio-gaitasuna.
  • Espainian, zehapen hau ezartzen da ibilgailuan goazela telefono mugikorra erabiltzeagatik: 200 euroko isuna eta gidabaimeneko 3 puntu galtzea.

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren arabera (DGT), ibilgailuan goazela mugikorretik hitz egitea 1,0 g/l-ko alkohol-tasarekin gidatzea bezala da (araututakoaren bikoitza).

 

BIDE-HEZKUNTZA. ARRISKU-FAKTOREAK ETA -BALIOAK. DGT.

Gaur egun, Espainian –batik bat, gazteen artean– gehien kontsumitzen den legez kontrako droga kanabisa da. Oso kezkagarria da hori; izan ere, jarraian ikusiko den moduan, haxixaren edo marihuanaren eraginpean gidatzea oso arriskutsua izan daiteke.
Gidaria kanabisaren eraginpean badago...

  • Mozkortuta balego bezala sentituko da.
  • Gehiegizko erlaxazio bat nabari dezake; baita logura ere.
  • Erabat aldatuko da haren pertzepzioa (bereziki, espazioaren eta denboraren pertzepzioa).
  • Arazoak nabari ditzake koloreak ikusteko.
  • Askoz motelago erreakzionatuko du (bereziki, egoera konplexuetan).
  • Gidatzeko gaitasunei dagokienez, segurtasun-sentsazio faltsu bat senti dezake.
  • Edozein estimuluk biziki erakar dezake gidariaren arreta, zeinak bere baitan biltzeko joera izan baitezake. Ondorioz, oso erraz gal dezake hark arreta.

Gainera, alkohola kontsumitzen badu, asalduren ondorioak are larriagoak eta arriskutsuagoak izango dira.

Hauek dira kanabisaren arrisku nagusienak, gidatzerakoan: pertzepzio- eta atentzio-asaldurak (arreta-galtzeak); erantzuteko moteltasuna; logura, eta segurtasun-sentsazio faltsua.

Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal